Aldaketa Ausarta


 

Ideia bat kalez kale Iruñean zehar dabil: munizipalismoatik gure hiria eraldatzea. Baina 2015. urtetik hona, politika zaharrak bere erosotasunetik litekeenaren muga zehazten saiatu da, non boterea benetan dutenei molestatuko ez dieten aldaketa txikiak soilik gauzatu ahal diren.

Hauek, status quoaren babestzaile nagusiak, gobernu aldaketari ez zioten inoiz beldurrik izan.

Soilik politiken aldaketari beldurra diote. Benetan jende arruntari beldurra diote, behekoari. Politika egiten duten herritarrei beldurra diote. Izan ere, udal munizipalista bat soilik gehiengoaren zerbitzura egongo da.

Iruindarrak elkarrizketarako gaitasuna, kontsentsua eta gardentasun gehiago izango duen hurrengo gobernu baten zain daude eta, gure udalaren erabakietan ere, benetan parte hartzeko grina dute. Gure auzoteriak nahi du bere ordezkariek gehiengoak jasotzen duen soldata parekoak izatea eta kargu publiko batean egoteagatik dituzten pribilegioak bukatzea; etorkizunerako aukera gehiago, aniztasun gehiago, eta batez ere, egiazko berdintasuna eskuratzea. 

Hiri honetan banketxeen eta putre-funtsen eskuetan dauden etxebizitza hutsak bukatzea nahi dugunok gero eta pertsona gehiago gara. Energia modu publikoan eta komunitarioan kudeatzea, eta behingoz, boteretsuenak zerga ordaintzen has ditzaten.   

Bizibide gehiago eta hirigintza zartada gutxiago izango duen hiri batekin mesten dugun pertsona asko gara, haur eskola gehiagoekin eta benetako zaintza politikekin. Turistifikazioa suntsitzen ez duen herritarren zerbitzurako dagoen espazio publikoan sinesten dugu. Hauxe da gure aldaketaren ideia. Munizipalismoa deritzon aldaketa.

Bere aniztasunez, publikoaren balorez, langileen eta komertzio txikiaz harro dagoen Iruñea irudikatzen dugu. Horrelako hiria irudikatzen dugu bidezkoa delako. Bide hau elkarrekin egitea, munizipalismoatik, hauxe gauzatzea da. Izan ere, aldaketa kementsua aginduak errealitate bihurtzea da. Eta lortzeko bide hau zurekin egin nahi dugu.

 

Firma el manifiesto


  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.